V.Flysch Beltza Kronika

Kaixo lagunok!

Aurreko igandean ospatu zen urteko hitzordu berezia, gure Éibar Igerixan Kirol Klubak antolatzen duen V. Flysch Beltza Trabesia. Hau izan da jada BOSTGARREN EDIZIOA eta orain arteko partehartzaile gehiengoa lortu dugu.

Goizetik igartzen zen egun eguzkitsua izango zela eta azkenean, holan suertatu zen. Eguraldi bikaina eta itsasoa ere egoera egokian igeri egiteko, zoragarri!

Zeharkaldi luzea Saturraran hondartzatik hasi zen goizeko 9:30etan eta motza berriz, Mutrikuko arranplatik 10:30etan irten zen, gainera Mutrikuko herrian Kalbaixoko jaixetako Pinastegi eguna ospatzen zen.

Mutriku parera bi untzi kokatu ziren zeharkaldi luzean aritzen ziren igerilariei edariak, jelak eta fruita eskaintzeko, indarrak berritzeko behar izanez gero.

Helmuga urtero bezala Debako hondartza zen eta hemen igerilarientzako pintxoak, edariak, pastak, etab… eskuragai zituzten. Igerilari guztiak heldu ahala sariak, txeke opariak banatzen hasi ziren. Hauekin batera, hainbat zozketa egin ziren, delikatesen elikagaiekin, gourmet tartak, sudadera,…

Sailkapenari dagokionez, zeharkaldi luzeko 1.GO POSTUA, MASTER sailean gizonezkoetan eta emakumezkoetan Jon Mugika Bikuñak 1:25:47 denborarekin eta Leire Ceciaga Lizarrak 1:47:44 denborarekin lortu zuten.

Motzean berriz, 1.GO POSTUA emakume eta gizonezkoetan, Luis Goñi Iradik, 00:39:00 denborarekin eta Maite Barruetabeñak Éibar Igerixan Kirol Klubako igerilariak, eskuratu zuten, azken honek 00:44:32 denborarekin.

20180916_V_FlyschBeltza_Podium (6)
2018/09/16, V. Flysch Beltza, primer puesto, 6.500m, Leire Ceciaga y Jon Mugika
20180916_V_FlyschBeltza_Podium (5)
2018/09/16, V. Flysch Beltza, primer puesto, 3.000m Maite Barruetabeña y Luis Goñi

Sailkapenak hurrengoko estekan ikus ditzakezue: Sailkapenen zerrenda. /Listado de Clasificaciones.

Trabesiaren argazkiak berriz, eskuragarriak daude gure webgune hontako “Galeria” menuan.

Bestalde, Éibar Igerixan Kirol Klubak eskertu nahi du ekitaldi hau ospatzea laguntzen ibili diren guztioi. Laguntzaile, babesle, bazkide, gaztetxoen guraso. Euren diru laguntza, produktu eta lanorduekin askoz ere errazago antolatu ahal izan dugulako trabesia, gure ametsa.

Flysch Beltza, Patrocinadores/Colaboradores 2018, Eibar Igerixan Kirol Kluba

Eskerrikasko partehartzaile guztiori. Hurrengo urtean ikustea espero dugu!!!

BE WATER!!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s