VI. Flysch Beltza. Argazkiak, Kronika

Argazkiak. VI.Flysch Beltza, 2019

Kaixo lagunok!

Irailaren 21ean, larunbatean ospatu zen urteko hitzordu berezia, gure Éibar Igerixan Kirol Klubak antolatzen duen VI. Flysch Beltza Trabesia. Hau izan da jada SEIGARREN EDIZIOA eta oraingoan ere partehartzaile kopuru galanta izan ditugu, ia 300 lagun bildu genituen.

Goizetik egun haizetsua iragarrita zegoen arren argitu ahala haizea gutxitu zen eta azkenean, eguraldi eguzkitsua eta itsaso barea topatu genuen trabesia guztian.

Zeharkaldi luzea Saturraran hondartzatik hasi zen goizeko 10:00etan eta motza berriz, Mutrikuko arranplatik 11:00etan irten zen.

Mutriku parera bi untzi kokatu ziren zeharkaldi luzean aritzen ziren igerilariei edariak, jelak eta fruita eskaintzeko, indarrak berritzeko behar izanez gero.

Helmuga urtero bezala Debako hondartza zen eta hemen igerilarientzako pintxoak, edariak, pastak, etab… eskuragai zituzten. Igerilari guztiak heldu ahala sariak, txeke opariak banatzen hasi ziren. Hauekin batera, hainbat zozketa egin ziren, delikatesen elikagaiekin, …

Sailkapenari dagokionez,

  • zeharkaldi luzean :
    • 1. POSTUA gizonezkoetan Jon Mugika Bikuñak 1:22:16 denborarekin, 2. postuan Xabier Labaka Aldekoa gelditu zen, 01:26:29kin eta 3. postuan, Iker Chamorro Ortigosa 01:29:18an burutu zuen proba.
    • Emakumezkoetan, berriz, 1. POSTUA Andrea de la Hera Martínek 1:26:31 denborarekin lortu zuten. 2. postua Erika Amundarain Beristainek lortu zuen 01:42:13an eta azkenik 3. postua Jugatx Mikelarena Larraiarentzat izan zen, oraingoan 01:50:19 denborarekin.
  • Motzean berriz,
    • 1. POSTUA gizonezkoetan, Mikel Iriondo Anakabe 00:42:10 denborarekin. 2. postuan Iñaki Loinaz Garate daukagu 00:43:10kin eta 3. postua berriz, Asier Goenaga Urkiak eskuratu zuen, 00:46:36an.
    • Emakumezkoetan berriz, 1. POSTUA Amaya Cendoya Barandiaran 00:43:21 denborarekin. 2. postua Irati Mendia García, 00:46:41 eta 3. postua Maite Barruetabeñak Éibar Igerixan Kirol Klubako igerilariak eskuratu zuen 00:47:57 denborarekin.

Sailkapenak hurrengoko estekan ikus ditzakezue: Sailkapenen zerrenda..

Trabesiaren argazkiak berriz, eskuragarriak dituzue ere gure webgune hontako “Galeria” menuan.

Bestalde, Éibar Igerixan Kirol Klubak eskertu nahi du ekitaldi hau ospatzen laguntzen ibili diren guztioi. Laguntzaile, babesle, bazkide, gaztetxoen guraso. Euren diru laguntza, produktu eta lanorduekin askoz ere errazago antolatu ahal izan dugulako trabesia, gure ametsa.

Flysch Beltza, Laguntzaileak/Babesleak 2019, Eibar Igerixan Kirol Kluba

Eskerrikasko partehartzaile guztiori. Hurrengo urtean ikustea espero dugu!!!

BE WATER!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s